XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oraingo kontua bestelakoa da.
Martxelok idatzirik utzi zituen oharren arabera, gerraren aldi hartan Euskal Herriko uretan gertatu zen gudaldirik ospetsuenean parte hartu zuen, ezkutuan izan bazen ere.
Gudaldi hori zein izan zen ez badakizu, irakurle, jakin ezazu Matxitxakoko batailaz ari naizela eta hurrengo lerroetan zure jakinmina asetzen saiatuko naizela.
Hala bada, egunkari moduan idatzirik diren oharrak, nik neuk deskodifikatu, transkribatu eta egokitu ditut.
Oharrak hona ekarri baino lehen, bataila hari buruz zerbait kontatuko dut.
Horrela, oharrok hobetu ulertuko dira.
Aurrera jo baino lehen, irakurle hori, ez ezazu papera ahaztu eta har ezazu boligrafoa eskuan, hemen kontatuko dudana ulertzeko zure partehartze zuzena beharrezkoa da eta.
Hartu al dituzu papera eta boligrafoa?
Bai.
Begira, egin ezazu Euskal Herriko kostaldea irudikatzen duen marra luze bat.
O.K.?
Orain etzanda duzun
Angelu kasik zuzena geratu zaizu, ezta?
Angeluaren eskuineko marran, puntan-puntan, Baiona dago, Martxeloren koadernoan
Zergatik letra hori?
Ala portu segurua zelako?
Auskalo!
Nire ustez, koadernoko
Etzanda geratu zaizun V horren marratxoaren ezker muturrean jar ezazu
Noski, V letraren angeluan bertan
Donostia eta Bilboren artean, ezkerraldean, M letra jarri behar duzu, Matxitxako hortxe dagoelako.
Matxitxako da Urdaibaiko mugarrietako bat.
Eta Matxitxako lurmuturra denez gero, atera ezazu puntu hori zure marrazkian.
Ondo?
Orain dena hobeto ulertzeko prest zaude.
Jose Antonio Agirrek, Eusko Gobernuko Lehendakariak, 1937ko matxoaren 3an lau bouri Baionara joateko agindua eman zien.